Eguneko Zentroa

Eguneko Zentroa Nuestros Zerbitzuak

Eguneko Zentroan, gure adineko guztiei kalitateko zerbitzu integrala eta kalitatea eskaini nahi diegu, etxean bezain eroso sentiarazteko. Giza kalitateaz gain, behar duten erosotasuna eta segurtasuna lortzen saiatzen gara. Eguneko Zentroaren erabiltzaile guztiek Egoitza Orokorrean gozatu ahal izango dute.

Esku-hartze globalarekin kontatu ezean, egoiliarrari kalitatezko zerbitzu bat ematea ezinezkoa dela ulertzen dugu. Horregatik, Calzada Egoitza Fundaziotik koordinatuta lantzen ditugu arlo sanitarioak, sozialak, espiritualak, psikologikoak, ingurugirokoak, elkarbizitzakoak, kulturalak, etab.  

Egoiliar bakoitzaren beharrekin egokitutako arreta pertsonalizatua ematen dugu, banakako arreta plan (PAI-BAP) baten elaborazioa dela medio.

Talde sanitarioak osasun arloan arreta ematen du, osagai fisikoak hala nola psikikoak kontuan hartuta, betiere osasun eta familia zerbitzuekin koordinatuta.

Lanaldi osoko mediku propioarekin eta 24 orduko erizaintza zerbitzuarekin kontatzen da.

Pertsona erabiltzaile guztiei higiene zerbitzua ematen zaie, bere beharren arabera eta bere intimitateari dagokion errespetuarekin. Zehazki, garbitasun eta zaintza pertsonaletan asistentzia ematen da.

Gaitasun motor, okupazional, kognitibo eta erlazionaIen garapena sustatzen dituzten jarduera edo programa guztiak barne hartzen dira bere maila ezberdinetan, alegia taldekoa, familiakoa, soziala eta inguruneari dagokiona, bere gaitasunak mantentzea eta ahal bada horien hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Behar duten egoiliarrei asistentzia psikologikoa ematen zaie.

Aisialdi aktiboaren edukia eta partaidetza metodologia bat dakartzan animazio sozio-kulturalerako programa bat existitzen da, pertsona erabiltzaileen integrazioa eta mantenu aktiboa bultzatzen dituena.

Jarduera antolatu eta anitzen urteko programa bat ezartzen da, helburuen adierazpena, egutegia, betearazpen metodoak eta teknikak, ebaluaketa sistema barne hartzen dituena.

Behar duten pertsona erabiltzaileei asistentzia sozialaren zerbitzua ematen zaie, euren eta familien beharrak kontuan hartuta

Familien babesa bultzatzen da, bereziki familiaren informazioa eta prestakuntza landuz, pertsona erabiltzailearekin harreman hobea lortzeko.

Nutrizio egoki baten konplimendua errespetatuz garatzen da, kopurua, kalitatea eta barietatea egoiliarraren behar bereziekin egokituz. Beharrezkoa denean, eta langile sanitarioen ikuskapena dela medio, patologia bakoitzerako dieta bereziak elaboratuko dira.

Egoiliarrek bi menuren artean hautatu ahal dute.

Egoiliarraren behar espirituala asetzeko plan pastoral batekin kontatzen da, zeinetan erlijio ekintza ezberdinak zehaztuko diren, betiere egoiliarraren sinesmenak errespetatuz.

Informatika ikasgela batekin kontatzen da. Logela guztietan datuen hartunea dago; gainera, bai egoiliarrek eta bai nahi duten familiakoek WIFI bidez Internetekin konektatzeko aukera dute.

centro de dia

centro de dia

Peluquería

 

Borondatezkoak kontsideratzen dira eta ez dira barne hartzen ondorengo prestazioen prezioan.

  • Pedikuroa
  • Ileapaindegia

Gure zerbitzuei buruzko edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke eta pertsonalki lagunduko dizugu.