Nortzuk gara

Ongi etorriak Residencia Calzada

La Calzada Egoitza Fundazioa, ongintzazko eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, Juan Calzadak bultzatua eta 1892an Adolfo Uriostek fundatua, bere jatorrietatik Patronatu Batzorde baten eskutik zuzendua eta barne gestioaren arduradunak, besteak beste, Karitatearen Alabak dira.

Gure Misioia

Kristau eta Bizantziar izpirituan (San Vicente de Paúlen izenean) oinarritutako Fundazio bat gara, 1.892tik gizarte jarduera esanguratsu bat garatzen datorrena, Gernika-Lumo Hiribildua, bere eskualdea eta hedaduraz, Bizkaia osoa, bereziki behartsuenengana zuzenduta dagoen Adinekoentzako Harrera eta Egoitza Zentro batekin hornituz. Erabiltzaileen, familiakoen, erakundeen eta oro har, gizartearen errekonozimendua  lortu dugu. Une orotan, denboraren joanarekin gertatu diren aldaketa guztiekin egokitzeko gaitasuna agerian jarri da eta etorkizunean gertatuko direnen aurrean konponbideak ematen jarraitzeko asmotan gabiltza.

Egungo eta etorkizuneko erabiltzaile eta familiakoen itxaropenak asetu nahi ditugu, asistentzia, kalitatea eta tratu adeitsua zainduz, gestio eraginkorrarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin, Calzada Egoitza Fundazioaren balioak praktikatuz, gizarte justu eta solidarioago bat lortzeko. Horretarako, erakunde oro sostengatzen duten «Lau Zutabeak» eskuragarri ditugu.

Mision de la residencia calzada

Nuestra visión

Gure Ikuspegia

Adineko Pertsonak zaintzeko erreferente bezala Bizkaian eta Euskadin Egoitza ospetsu bat izatea, arreta pertsonalizatua eta humanizatua direla medio kalitatezko egoitza batekin kontatzeko aukera izan dezaten, gure helburu nagusia egoiliarren bizi kalitatea hobetzea izanik, bai arlo materialean eta bai espiritualean, horrela adineko pertsona bat mendekoa edo erabat mendekoa izatera heltzen denean familiaren esparruan gertatzen diren egoera zailak baretzea lortzeko.

Hura osatzen duten langileen eta kolaboratzaileen aldetik bere garapen pertsonal eta profesionalerako gunerik onena kontsideratua izatea, «Lau Zutabeak» izendatzen dugun benetako familia bat osatuz, eta horiek ondorengoak dira:

  • Patronatuko Batzordea
  • Karitatearen Alabak Komunitatea
  • Langileak
  • Boluntariotza

Gure Balioak

Gure Ikuspegia lortzeko eta gure jarduera bideratzeko oinarritzat hartzen ditugun balioak dira:

Partaidetza

  • Antolaketa demokratikoa
  • Lanaren garrantzia
  • Elkartasuna
  • Gizarte konpromisoa
  • Prestakuntza
  • Familiekiko konpromisoa
  • Familiaren lankidetza

Lankidetza

  • Garapen pertsonala eta profesionala
  • Talde-lana
  • Komunikazioa
  • Elkarrekiko errespetua
  • Enpresaren proiektuarekiko konpromisoa
  • Gardentasuna gestioan
  • Behar bezala eginiko lanarekiko asetasuna

Valores residencia calzada

Berrikuntza

  • Beharrekiko aurreratzea
  • Sormenaren sustapena «Maitasuna mugarik gabe sortzailea da»
  • Ildo berrien ikaskuntza bideratzea
  • Arriskua nork bere gain hartzea
  • Aldaketarekiko aurretiko jarrera: malgutasuna
  • Kontrajarritako etengabeko hobekuntza
  •  

Lehiakortasuna

  • Erabiltzailearen asetasuna
  • Gestio profesional eta aditua
  • Xahubidearen ezabaketa
  • Zintzotasuna
  • Konfiantza
  • Autokritika
  • Efizientzia eta eraginkortasuna
  • Etengabeko hobekuntza

Zerbitzu bokazioa

  • Erabiltzailearen asetasuna
  • Gestio profesional eta aditua
  • Xahubidearen ezabaketa
  • Zintzotasuna
  • Konfiantza
  • Autokritika
  • Efizientzia eta eraginkortasuna
  • Konpromisoa